Noticias
IPAR PROJECT ISB 74 – GOIERRI KE 26
Hay que continuar trabajando.
Aurreko larunbatean hasi zen liga kadete neskentzat Azpeitin Ipar Preject ISB taldearen aurka. Aurtengo taldea, lehen urteko kadetez eta infantilez osatuta dago, baina larunbatean 9 jokalarirekin joan ginen partidura Andrearen baja zela eta.
Partidu hasieran, oso urduri atera ziren neskak kantxara eta horrek akats asko egitea ekarri zuen batez ere erasoan. Defensan nahiko ondo zegoen taldea baina erasoan ez genuen asmatzen eta 9. minutuan sartu genituen lehengo 2 puntuak, laurdena 11-4 bukatuz.
2. laurdenak antzeko jarraitzen zuen erasoko jokoan, asko kostatzen zitzaigulako erasoan kanastak sartzea eta defentsan berriz kontzentrazio faltagatik 20 puntu hartu genituen laurden hontan. Atsedenaldian 31-12
3. laurdenean jokalari asko faltaz kargatzen joan ziren defentsan eskuak behar baina gehiago erabiltzeagatik eta laurden amaieran 27 puntu behera gindoazen.
Azken laurdena guztiz sobran egon zen, jokalari asko faltekin kargatuta eta nekearen ondorioz 27-6 galdu genuen laurdena, partiduaren amaierara 74 eta 26 ko emaitzarekin iristeko.
Orokorrean, jarrera ona erakutsi zuten jokalariek gu baina hobea zen talde baten aurka. Hurrengo partidua hurrengo astean edukiko dugu Orioko ikastolaren aurka eta ea pixkanaka hobetzen joaten garen!
Animo neskak!!