Noticias
1 BEHERA ESKORIATZAN
Partidu intentso bat eta gero.
Partidu intentsoa Manuel Muñoz Kiroldegian jolastutakoa, jada ezaguna den press gogorrarekin plazaratu zen berriro ere etxeko taldea, pertsonalaren mugatik oso gertu behin eta berriz eta partiduaren erritmoa finkatu nahiean. Nolabait lortu zutela onartu beharra dago ere, Cafes Aitonaren aurkako partidan gure neskek erritmoa markatu bazuten, honakoan asko kostatu zitzaigun baloia gelditu eta erasoak tenplatzea.
Lehen laurdenean aurrea hartu zuen Eskoriatzak 13-8, errebotean arazoak nabarmenak zirelarik, bi taldeen arteko altuera ezberdintasuna ikaragarria zen eta, baina esfortzu haundia egin zuten gureak partiduan jarraitzeko laurdenez laurden.
11 puntuko arrenta lortzea iritsi ziren etxekoak, saskitik gertuko jaurtiketetan akats gehiegi izan genituelarik seguraski. Baina horrela ere behin eta berriz kontrako errenta murrizteko gai izan ziren gureak, datu bezela: bigarren (7-8), hirugarren (15-17) eta laugarren (13-14) laurdenak urdin izan zirela.
Denera, 44-44 minutu baten faltan, eta 48-47 amaierara. Garaipena hain gertu ikusita min ematen duen partidua, baina azken segundurarte taldeak erakutsitako kemena azpimarragarria izan zen. Aurredenboraldian 20 puntuko diferentziaz galdu zela bertan kontuan izanik, partidua ezin da txartzat hartu, burua altu.
Hurrengo geltokia Oiarso, aurrera neskak!