Noticias


Aukera gutxi!

img

JUNIOR NESKEK GALDU EGIN ZUTEN LARUNBATEAN 38-75 ATLETICO SN SN EN AURKA

Larunbat goizean Junior Neskek ligako 4. Partidua jokatu zuten eta kasu honetan partidarik galdu gabe dagoen eta Euskal liga jokatzeko faboritoetako bat den Atletico San Sebastian izan zuten aurkari.
Goierrikoek bazekiten oso partida zaila zela baina halere borrokatzeko gogoarekin atera ziren kantxara nahiz eta saskiraketa erraz batzuk huts egin eta baloi asko galdu eta gero partidua oso zail jarri zitzaien. Lehen laurdenean 8-18.

Bigarren laurdenean Donostiarrek presionatzen jarraitu zuten eta goierrikoak ez zeuden batere lasai. 2. Laurden hasieran donostiarrek 0-13 ko partzial batekin abantaila handia hartu zuten laurdena 8-16 bukatzeko. Atseden aldian 16-34.

Bigarren zatia lehena bezala hasi zen, huts asko, normalean sartzen diren jaurtiketak kanpora, jaurtiketa libreetan portzentaje txarra... partidua 38-75 bukatu arte.

Merezitako porrota baina halere neskak gogotsu daude lanean jarraitzeko eta asteburuko zapore txar hau kentzeko lehen aukera asteburu honetan izango dute Beasaingo BKL taldearen aurka ea bigarren garaipena lortzen duten.