Albisteak
HELBURUA LORTUTA
Pana eta Anderren mutilek garaipena lortu zuten Donostin (50-56)
Kadete mutilak urtea irabazten hasi ziren Erroibide Irunen aurka, oso neketsua izan zen partidu batean, liga honetako hurrengo fasea A1-ean jokatzeko aukera emanez, faseko 6 talde onenek jolastuko duten taldea.
Aste bukaera hontan Intxaurrondoko Internacionalen aurka jokatu genuen talde berri honetan lehen partidua. Hau ez zen oso ondo hasi Goierrirentzat, jaurtiketa-portzentai baxuarekin eta presio ahularekin, Intxaurrondokoentzat izan ziren lehen bi zatiak, 25-20rekin iritsi ginen atsedenera.
Beharrezkoa zen atsedenean indarrak berreskuratzea eta Internacionalen puntu ahulak erasotzea. 3. zati indartsu batekin, gure jokua berreskuratuz, defentsan baloi gehiago lapurtu eta erasoan aukera gehiago eduki genituen. Hirugarren zatian 8-20 batekin bukatu genuen, horrela laugarren zatia lasaitasunez jokatzeko. Baina hasierako akatseei bueltatuz, Internacionalek partidua berriro ere zailduz, azken emaitza 50-56 amaitu zen Goierriren alde.
Faseko lehenengo garaipena, baina asko sufritzen, orain partidu zailak datoz, lanean gogor jarraitzea tokatzen da.