Albisteak
HELBURUA LORTUTA KADETE MUTILENTZAKO
Ligako hirugarren postua ziurtatu ondoren, aurreko aste bukaeran Easo Haranberriren aurkako partidu parekatu batean garaipena lortuz, aurtengo helburua lortu dugu taldearentzat. Bi partidu geratzen dira aurtengo liga amaitzeko lehenengo bi klasifikatuen aurka, postua hobetzeko aukerak ematen zituena
Igande honetan Askatuaren aurka jokatzen genuen eta gure mutilek aurpegia jarri zuten partidu parekatu batean amaiera arte definitu ez zena.
Goierrik lehenengo bi zatiak irabazi zituen, atsedenera 27-25 batekin iristeko. Hirugarren zatian ezin genituen Askatuaken eraso gogorrak saihestu, eta honen ondorioz zati hau 34-42 batekin amaitzen zen. Talde honek inoiz ez du ematen partidu bat galdutzat, berriro sartu ziren partiduan eta azken zati hau ere irabazi zuten 14-9 batekin, tamalez, ez zen nahikoa izan markagailuan aurretik jartzeko, baina azken segunduetan aukera izan genuen partidua enpatatzeko baina ez genuen asmatu.
Pena da partiduko hiru zati irabazi eta ez irabazi partidua, baina mutil hauei zoriondu behar zaie beraien gogoak eta seriotasuna izateagatik partiduetan eta entrenamentuetan. Zorionak!!