Albisteak


DENBORALDI HASIERA BIKAINA

img

Larunbat arratsaldean Primera Nazionaleko taldea Azpeitira gerturatu zen denboraldiko lehen partidua jokatzera.

Larunbat arratsaldean Primera Nazionaleko taldea Azpeitira gerturatu zen denboraldiko lehen partidua jokatzera.


Aurretik bazekiten partidu hau beraientzat garrantzi handikoa zela; batetik, denboraldia garaipen batekin hasteko, eta bestetik, Iraurgi urte osoan beraiekin lehian eongo den taldea izango baita.


Hori dela eta, kantxara kontzentratu atera ziren ta 4.minuturako sei puntuko aldea hartu zuten (4-10). Orduan, talde azpeitiarra defentsan estutzen hasi zen eta beraien hirukoei esker, markagailuari buelta eman eta lehenengo laurdena irabaztea lortu zuten (22-18).
Bigarren laurdena, era berean hasi zen.

Iraurgikoek hiru hiruko sartu zituzten jarraian eta 5.minuturako 10 puntuko aldea zuten (37-27). Xabik eskatutako hutsartearen ondoren, aurrean hobeto jokatzen hasi ziren baloia hobeto mugituz. Horrela, 2+1-eko saskiratze asko lortu zituzten eta atsedenaldira puntu bateko aldearekin iritsi ziren (46-47).
Argi zeukaten erasoan ondo ari zirela, baina defentsan hobetu beharra zegoela. Partidua irabazi nahi balute, ezin zuten berriro 46 puntu jaso.
Hala ere, hirugarren laurdena ez zuten ondo hasi 4 minutu egon baiziren saskiratzerik sartu gabe.

Azpeitiarrek hori ondo aprobetxatu zuten eta segituan jarri ziren markagailuan aurretik (52-47). Orduan, Goierrik defentsan aurrerapauso bat eman zuen eta etxekoek 4 puntu besterik ez zituzten sartu hurrengo 6 minutuetan. Horrela, abantaila polit batekin iritsi ziren azkeneko laurdenera (56-62).
Hasiera oso ona eman zioten laurdenari. Erasoan Goierriko barruko jokalariek zuten aldea bikain aprobetxatzen jakin zuten eta 3.minutuan partidako abantaila handiena lortu zuten (60-73). Beraiek hutsartea eskatu, eta gogor hasi ziren presionatzen. Bisitariek ez zuten ondo jakin alde hori kudeatzen eta Iraurgi 4 puntutara (69-73) hurbildu zen bukatzeko hiru minutu eta erdi falta zirenean. Momentu horretan, Iñakik sartutako barneraketa bateri esker eta ondoren, Aitorren izugarrizko hiruko batekin, 9 puntuko aldea hartu zuten eta garaipena Urretxu-Zumarragara ekarri.

Azken emaitza: Disdira Bitxitegia ISB 76 – Goierri 82
Garaipen garrantzitsua baina hau hasi besterik ez da egin.

Hurrengo partidua datorren larunbatean, hilak 14, arratsaldeko 18.00tan Loiola Indautxuren aurka. Etor zaitezte animatzera! Aupa Goierri!