Albisteak
SASKIRATZEEK SOILIK EZ DITUZTE PARTIDUAK IRABAZTEN
Larunbat arratsaldean gure Sub-23a Oiartzunen bildu da bigarren garaipena jarraian lortzeko asmoz jokalari askoren bajak jardunaldi hau markatu duelarik.
Larunbat arratsaldean gure Sub-23a Oiartzunen bildu da bigarren garaipena jarraian lortzeko asmoz jokalari askoren bajak jardunaldi hau markatu duelarik.
Partidua benetan zaila aurkezten zitzaien gure mutilei, Oiartzun lehen mailatik jaitsi berria den taldea baita, urte asko batera jolasten daramatzaten jokalariez osatua, gogorrak fisiko aldetik eta batez ere, irabazteko zaila den talde bat euren etxean jokatzen dutenean. Hala ere, Goierriko hamar gazteek argi zuten helburua irabaztea besterik ezin zela izan, sartu berriak diren dinamika irabazle honetan jarraitzeko.
Partidu osoan zehar gure mutilen energiak jokoa asko erraztu du, gure saskia ondo zainduz eta eurena era oldarkorrean erasotuz. Honi esker, partidu osoan mantendu ahal izan duten aldea atera dute markagailuan, hein handi batean, jaurtiketa libreetako marratik izandako arrakastari eta Xabier Mediavillaren baloi berreskuraketei esker. Esan bezala, goierritarrek defentsan jarritako jarrerak eta jokalarien hanka gazteek gure aldera baldintzatu du norgehiagoka. Honi esker jokalari guztiek jokatzeko aukera izan dute eta garaipenera euren ekarpena egiteko, hein handi batean Pello Gonzalezen lan txukunagatik taldea gestionatzerako orduan. Amaieran 53-59 Goierriren alde eta jada, hurrengo partiduan pentsatuz Hernaniren aurka.
Talde honek beste behin erakutsi du, astean zehar lan ona eginez gero eta partiduetan jarrera egoki eta serio bat hartuz gero, edozein talderi irabazteko gai dela.
Orain garrantzitsuena dinamika irabazle honetatik ez ateratzea da, hau baita jarraitu nahi den bidea!
AUPA GOIERRI!