Noticias
DE DURANGO CON LAS MANOS VACIAS
Larunbatean atsaldeko 18:30tan lehen taldeari kantxa mitiko bat bisitatzea tokatu zitzaion
Larunbatean atsaldeko 18:30tan lehen taldeari kantxa mitiko bat bisitatzea tokatu zitzaion orain arte egindako lan onari jarraipena emateko. Taldea gogo askorekin bidaiatu zen Durangora garaipena urretxura ekartzeko asmoz aurreko astean liderraren aurka gutxigatik saririk gabe geratu ondoren. Partido zaila genuen aurrean, alde batetik, Durangoko taldea bigarren dagoelako sailkapenean, bestetik, maila honetan esperientzia handia duen taldea delako, gainera azken urteetan beti goiko postuetan ibili dira. Bagenekien 40 minutu lehiatzen bagenituen partidoa eramateko aukera asko izango genuela eta halaxe izan zen. Partidoko lehen minutuak azkar eta orekatsu joan ziren, lehen laurdenaren erdialdean Durangotarrek 7 puntutako abantaila lortu zuten, 13-7, baina ondorengo minutu on batzuen ondorioz laurdena 3 behera bukatu genuen 17-14-ko markagailuarekin. Bigarren laurdenaren lehen minutuak berdin joan ziren etxeko taldeak abantaila txikiak lortuz, baina defentsako akats batzuen erruz laurdena bukatzeko 3 minutu falta zirenean Durangotarrek partidoko abantaila haundiena lortu zuten, 32-21, hala ere, 11 puntu horietatik 4 puntutara pasa ginen azken minutuetan egindako esfortzuagatik, horrela, 34-30 islatzen zuen markagailuak atsedenakdian. Aurretik esan bezala, partidoa urretxura eramateko falta ziren 20 minutu lehiakorrak egin behar genituen. Atsedenalditik bueltan, taldea kontzentraturik eta gogotsu atera zen, partido osoan zehar generaman parekotasunarekin jarraituz hirugarren laurdeneko azken 3 minutuetara 46-42 iritsi ginen, orduan, taldearen minutu hoberenak heldu ziren eta 0-9-ko partzial bati esker 5 gora jarri ginen, 46-51. Zoritxarrez, bizkaitarrek hiruko eta saskiratze on bati esker berdinduta utzi zuten markagailua laurdenaren bukaeran, 51-51. Azken laurdenean dena erabakitzeko zegoen, hasieratik etxekoek eraman zituzten abantailak 6 puntutako maximoa lortuz, hala ere, partidoa amaitzeko 3 minutu falta zirenean aurretik jarri ginen markagailuan, 64-65. Azken minutura 1 behera iritsi ginen, 68-67, orduan defentsa on baten ondorioz baloia lapurtzea lortu genuen kontraerasoan ateraz baina ezin izan genuen asmatu saskiratzea lortzea. Etxekoek jaurtiketa libreetan zuten partidoa irabazteko aukera eta ez zituzten desaprobetxatu. Partidoa berdintzeko hirukoa ere eduki genuen baina aurreko astean bezela baloiak ez zuen sartu nahi izan. Azken emaitza, 74-67-koa izan zen. Pena bat beste garaipen bat berriro ere azken minutuetan ihes egin izanak baina zihur horrela lehiatzen jarraitzen badugu garaipenak bata bestaren atzetik etorriko direla. Lanean jarraitzea besterik ez da geratzen! Hurrengo larunbatean etxean jokatzea suertatzen zaigu bilboko Unamuno taldearen aurka arratsaldeko 16:00tan. Animatzera etortzeko gonbidapena zabaltzen dugu hemendik! Aupa Goierri!