Albisteak


URTEA ONDO AMAITZEN

img

2017 hau garaipen garrantzitsu batekin amaitu zuten Sub23ko mutilek larunbat arratsaldean Urretxun Alde Zaharraren aurka.

2017 hau garaipen garrantzitsu batekin amaitu zuten Sub23ko mutilek larunbat arratsaldean Urretxun Alde Zaharraren aurka.

Ez zuten partidu erreza urretxuarrek asteburu honetakoa, zuzeneko aurkari baten aurkako partida baitzen. Gainera, aste gorabeheratsua suertatu zaie, Santa Lutzi eguna dela eta ez dela, hainbat aldaketa egon baitira entrenamenduen organizazioan. Hala ere, etxekoek bazekiten larunbat honetakoa hil ala bizikoa zela, eta hamaika jokalarirekin hurbildu ziren Aldirira.

Lehen zatian markagailu berdinduek eta jarraitasun faltak margotu zuten jokoa, non Goierrik alde txukun bat lortzen zuen bakoitzean, Alde Zaharrak erantzuna ematen zuen gure mutilen hutsegite defentsiboak aprobetxatuz. Honen ondorioz, bi puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira markagailuan puntu gutxi zeudelarik talde bientzako.

Bigarren zatian ordea, istorioa oso bestelakoa izan zen. Goierrikoek aurrerapauso erraldoi bat jo zuten defentsan, eta hori kontraeraso azkarretan bihurtzen jakin zuten gure hegaleko jokalariek. Intentsitate aldaketa honi esker, markagailuan ihes egitea lortu zuten gure mutilek, aldea minuturo handitzen. Defentsako uztai azpian Pellok eginiko lana, eta batez ere, Mediavillaren barneratzeak, azpimarratzekoak izan ziren denbora eremu honetan, talde osoaren kanpoko jaurtiketetan izandako asmatzearekin batera euren zonakako defentsak itotzen gintuen momentuetan.

+19 partiduaren amaieran, baina batez ere sentsazio onak denek garaipenera euren ekarpena egin zuten partida batean.

Orain lanean jarraitu behar dugu, nahiz eta hilabeteko etenaldia egongo den arren ligan, konstantzia baitelako arrakastaren giltza.

AURRERA MUTILAK!! AUPA GOIERRI!