Albisteak


Jingle bells… jingle bells eta irabaztera.

img

91-64 Goierri geldiezin batentzat BKL ezindu baten aurrean.

91-64 Goierri geldiezin batentzat BKL ezindu baten aurrean.

Lagun zaharrak beraiekin gozatu eta lehen denbora asko pasatu dezunak dira. Larunbatean ez. Aurkariak ziren. Inperioaren aurkariak.

Gure buruzagi eta komandantea den Xabik bazekien BKLri non erasotu.

Denen jakinekoa da guda ez dela egun batean irabazten, eta aste guztian taldeak gogor lan egin zuen zetorrenerako, egiazko bataila.

Taldeak azken orduko baja batzuk zituen Messiavilla handiaren kasua bezela, gure hiru jubenillak lan handiz ordezkatzen jakin izan zutelarik eta elkartez kanpo fitxatuak emaitza onak ematen ari delarik.

Norgehiagoka jubenil bat indartsu zela hasi zen, ezustekoa emanez. Lekuonak aurkako entrenatzaileak ezin izan zuen aurreikusi berri batek, gure 5ak, De Miguel be-ro hasiko zela.

Baina meritua ez zen berea bakarrik izan, taldea tinkoa zen atzean eta erabatekoa erasoan.

Fitxaketa berria den eta TSMko jokalari ohia den Luca’s SAntorinek aropean lan gogorra egiten zuen hemen gauzak nola egiten diren adibidea emateko, nire etxean, nire auzoan.

Gure defentsako adituak, The Rock Arbulu, defentsan gogor lan egiten zuen, hori da gustatzen zaiona, erasoaldiaren erresponsabilitatea jende egokiago baten esku utziaz.

Iñigo altzairuzko trizepsa geroz eta zentratuago dago eta bere jokuko alderdi guztietan asmatuz, eta mutil honen potentziala imaginaezina da.

Amaitzeko, gure “pivot” laukoteaz mintzatuz, Mikel Curry, edo Stephen Camposek udaberrian liztorrak bezela aurkarien uztaia zulatzen zuten etengabe.

Askoz gehiago ez dago esaterik partiduari dagokionez, atsedenaldiak Goierrik 30ez irabazten zuen eta bazirudien gabonetako abesti bat izango zela bozgorailu batekin harmailatik gogorarazten zigutenez aurkarien jarraitzaileek.

Baseen bikoteek, eta Jose Iguartuaren anaiek,  partiduaren erritmoa eraman zuten berau ez zedin korapilatu. Zzzzzabak bere erasoaldi eskaintzarekin betetzen zuen eta Iñakik emaitza ez zedin bihurritu inongo momentuak bere harritxoak eskaintzen zituen.

Bereiztu Chico eta Enparantza jubenilek eginiko lana taldearekin etxean debutatu zutelarik eta ondorengo jokalarien bastioi izango bait dira.

Jingle bell, jingle bells, jingle all the way… horrela izan zen bigarren zatia, tramite soil bat gureak 11-6 jarri zitezen playoff postuetan.

Amaitzeko, esan bihotz handiak zertzelada txikiekin pozten direla. Zertzelada txikiak, leundu ondoren, talde hau ligako onenetariko bat egin dezaketela.