Albisteak


ASKO SUFRITUTA, BAINA GARAIPENA UNAMUNOREN AURKA

img

Larunbat arratsaldean, Primera Nazionaleko taldea Bilbora joan zen

Larunbat arratsaldean, Primera Nazionaleko taldea Bilbora
joan zen Unamunoren aurka jokatzera. Bilboko taldea beheko postuetan kokatuta
zegoen, baina liga honetan etxetik kanpora irabaztea ez da inoiz erraza izaten,
eta larunbatean halaxe izan zen.

Lehen laurdena parekatua izan zen. Goierri ez zen kantxan
gustora sentitzen eta defentsan ez zegoen beste partiduetan bezela. Hala ere,
sartutako hirukoei esker lehen laurdena aurretik amaitzea lortu zuen (16-19).

Bigarren laurdenenean oso gaizki jolastu zuen Goierrik.
Baloi asko galdu zituen eta erasoan izugarrizko arazoak zituen saskiratzeak
lortzeko. Datu bezala, laurdeneko lehen 8 minutuetan 3 puntu besterik ez zituen
sartu. Unamunok, aldiz, oso argi zuen nola jolastu eta hori baliatu zuen
atsedenaldira aurretik joateko (30-26).

Goierrik argi zuen bere jokua erabat aldatu behar zuela
garaipena etxera ekar zedin. Baina Unamunok ere garaipen premia zuen, eta
hirugarren laurdenaren erdialdera 12 puntuko aldea lortu zuen (45-33).
Goierrik, ordea, ez zuen amore eman eta defentsan estutzen hasi zen. Gainera,
aurretik sartu ez ziren jaurtiketak asmatzen hasi zen eta markagailuari buelta
eman zion. Honela, berdinketarekin amaitu zen hirugarren laurdena: 51-51.

Azken laurdena kanpokoentzat izan zen nagusitasunez. 0-12ko
partziala lortu zuten lehen minutuetan eta ondo kudeatu zuten alde hori
partiduaren amaiera arte.

Bukaeran: Unamuno 66 – Goierri 74

Garaipen honekin, Goierrik 4. postura egin du salto eta
liderrarengandik garaipen batera kokatu da. Hain zuzen ere, hurrengo partidua
lider doan Tolosako TAKE taldearen aurka izango da apirilaren 7an Aldirin
arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Etorri eta animatu!