Albisteak


4. garaipena jarraian Primera Nazionaleko taldearentzat.

img

Larunbat arratsaldean, Primera Nazionaleko taldea Donostiara abiatu zen


Larunbat
arratsaldean, Primera Nazionaleko taldea Donostiara abiatu zen
denboraldiko 22.jaurdunaldia jokatzera, oraingo honetan, Atletico San
Sebastianen aurka.

Bi taldeak berdinduta zeuden goiko postuetan,
beraz, bazekiten irabazten zuenak aurrerapauso haundi bat emango
zuela sailkapenean.

Lehen laurdena parekatua izan zen. Goierri ez zen
kantxan gustora sentitzen eta defentsan ez zegoen beste partiduetan
bezela. Hala ere, sartutako saskiratzeei esker lehen laurdena
aurretik amaitzea lortu zuen (16-18).Bigarren laurdenenean
aurrerapauso bat eman zuen Goierrik.

Defentsa gogortu zuen eta
kontraerasoaz hasi zen baliatzen, etxeko taldea defentsan sufritzen
hasi zen heinean. Horrela, 10 puntuko abantailarekin joan zen Goierri
atsedenaldira (29-39).
Atsedenaldiaren
ondoren, kanpoko taldea izan zen erritmoa ezarri zuena, eta hori
baliatu zuten markagailuan are eta diferentzia handiagoa lortzeko.

Defentsa sendoari eta hiruko saskiratzeei esker, 21 puntuko
diferentzia izatera ere iritsi zen kanpoko taldea, baina Atleticoren
erreakzioa berehalakoa izan zen laurdenetako azken minutuetan, presio
handia ezarriz kantxa osoan, eta 11 puntura jeitsi zuten errenta.
(50-61).

Azken
laurdenera abantailarekin iritsita ere, Xabiren mutilek soil jarraitu
zuten 
5 minututan zehar abantailari eusten, baina
etxekoak hiruko marratik asmatzen hasi ziren, 3 puntutara hurbildu
zirelarik. Hala ere, errebotean lan ona eginez eta hainbat jaurkiketa
libre sartu ondoren garaipena etxera ekarri zuten.


Bukaeran:
Atletico S.S. 71 – Goierri 78

Garaipen honekin, Goierrik 2. postura
egin du salto, liderrarekin berdinduta dagoelarik. Hurrengo partidua
Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka izango da apirilaren 21an
Aldirin arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Etorri eta animatu!