Albisteak
DENBORALDIA BOROBILTZEKO: GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK
Amaiera bikaina eman diote denboraldiari Infantil Txiki Mutilek
Amaiera bikaina eman diote denboraldiari Infantil Txiki
Mutilek, larunbatean Easo San Patricioren aurka finalaurrekoa irabazi ondoren,
igandean, finala Soraluze Bergarari irabazita final zirraragarri batean.
Erronka zaila zuten aurrean gure mutilek, izan ere, Bergaran
jokatzen zen final four-a eta bertan aurtengo 2 norgehiagokak galdu dituzte,
hala ere, ligan ez bezela, asteburu honetan kiroldegian jokatu behar zen final
four-a, beraz, denboraldiko partidak ahaztuta geratu ziren.
Finalaurrekoak 2 aurpegi izan zituen, alde batetik, lehen
zatiak parekotasun handia izan zuen eta 2 taldeek erraz saskiratzen hasi ziren,
horrela, atsedenaldira 31-34 iritsi ziren Donostiarren alde.
3. Laurdenean urretxuarrak defentsan egindako izugarrizko
lanari esker 14 puntuko abantaila lortu zuten, azkenean erabakiorra izango zena
nahiz eta azken laurdenean Easokoen presioari esker markagailua estutu egin
zuten Urretxuarrei gorputzean bildurra sartuz, azkenik, emaitza 63-57-koa izan
zen.
Igandean mutilek gogotik lortutako hitzordua zuten atsaldeko
18:00tan Bergarako Labegaraieta kiroldegian etxeko taldearen aurka. Aldez
aurretik bazekiten ez zela norgehiako errexa izango, izan ere, Gipuzkoako finala
zuten aurrean goraino beteriko kiroldegian.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Bergarara hurbildu
ziren guraso eta zale guztiei, izan ere, partido guztian zehar ez zioten
animatzeari utzi! Esan beharra dago oso ondo portatu zirela 2 afizioak itxura
eta eredu ona emanez.
Partidoari begira, 2 taldeak oso ondo ezagutzen ziren,
igandekoa, denboralduko 5 partida ofiziala zen jolastuko zutena beraien artean.
Finalaurrekoan antzera, 2 aurpegi izan zituen honek ere, 1. zatian ez ziren kantxan
eroso sentitu urretxuarrak eta bergarak hori baliatu zuen partidako abantaila
haundiena lortuz atsedenaldia bertan zegoela, 13-koa, azken susperraldi bati
esker, atsedenaldira 28-20-ko margailuarekin iritsi zen.
3.laurdenean susperraldi horri jarraipena eman zioten eta
markagailuan 5 puntura jartzea lortu zuten laurdenaren bukaeran, 38-33. Azken
laurdenak parekotasun asko izan zuen, izan ere, sentsazioa zen edozeinek ahal
zuela partida irabazi. Urduritasuna nagusi zen bai aulkietan baita harmailetan
ere eta Goierrikoen azken minutu onei esker partida eta txapelketa Urretxu
aldera eramatea lortu zuten.
Zorionak jokalari eta urtean zehar hurbildu diren zalee
guztiei! Merezimendu osoz lortu dute Gizpuzkoako txapeldunak izatea, beraz,
orain disfrutatzea tokatzen zaie hurrengo urtean gogo gehiagorekin bueltatzeko!
Aupa Goierri!