Albisteak
25 SEGUNDU
Denboraldiko lehen partidua gure errendimendu ligako junior mutilentzat
Denboraldiko
lehen partidua gure errendimendu ligako junior mutilentzat Iraurgiren aurka
etxean.
Partidua
ondo hasi zen Goierrirentzat, hainbat saskiraketa eginda, lehen zatiko
amaierara 19-6 bateko abantailarekin iritsi ginen.
Azpeitikoak
poliki-poliki jokoa hobetzen joan ziren, baina Goierrik beharrezkoa egiten zuen
lehen zatiko abantaila mantentzen jarraitzeko, azken zatira 39-27 garbi batekin
iritsita.
Iraurgi
partidua irabaztera zihoan eta Goierrikoak geroz eta lur jotago zeuden. Azken
25 segundotan Iraurgi aurretik jarri zen lehen aldiz markagailuan. Azken
segunduko zoritxarrezko jokaldi batekin azpeitiarrek irabazi zuten partidua
51-53.
Partidu
hauekin ikasi ere egiten da; liga hau oso gogorra izango da eta lanean jarraitu
behar da. Liga hasiera da eta gauza asko hobetu behar dira. Aupa mutillak!!!