Albisteak


2. PORROTA JARRAIAN

img

Lanean jarraitu behar!!!

Lehengo igandean etxean jasotako porrotaren ondoren Askatuak taldearen aurka 47-60 markagailuarekin, infantilei ostegun honetan Easo 05 Raviolina bisitatzea tokatu zitzaien.

Asteburu honetan jokatzen zen Selekzioen arteko Euskadiko txapelketa zela eta ostegunean jokatu zen partida, izan ere, talde donostiarretik 8 jokalarik jolasten zuten txapelketa eta Goierriko taldetik Aitor Villalain gazteak, lerro hauetatik ZORIONAK 12 ONENEN ARTEAN EGOTEAGATIK!!

Partiduak ez zuen historia handirik izan, izan ere, Easok bere nagusitasuna erakutsi zuen partidu osoan zehar, azken markagailua, 79-28-koa izanik.

Aupa Goierri!"