Albisteak
SERIOTASUNA LEHENENGO
2. Regionaleko Senior Mutilek ligako lehenengo taldearen aurka jokatzen zuten
2. Regionaleko Senior Mutilek ligako lehenengo taldearen aurka jokatzen zuten Aldirin, Zasten aurka. Partidua erritmo bizkor batekin hasi zen, iñork ez zuen huts egiten eta eraso guztiak saskiratze batean amaitzen ziren, egoera honek erakusten zigun espero genuena, partidu osoan markagailua berdinduta egotea.
Baina talde honek, juniorren laguntzaz, denboraldiko partidu serioenetako bat burutu zuen, defentsan zentratuta eta ebazpenez erasoan, hau dena errebotean edukitako indarrarekin, hainbat eraso egitea baimendu zuena. 21-19, 13-13, 12-13 eta 17-15eko partzialek, 63-60ko azken emaitzara eraman ziguten Goierriren alde, sailkapeneko zona altuan kokatzen gaituena.
Hau da bidea!!