Albisteak
Goierri vs Fundacion Bilbao Basket
.
Bilbao Basket Fundazioaren aurkako 11. jardunaldiari zegokion partida Goierrirentzat zaila zirudien, lesioengatik hainbat baja sentikor bait zituzten, eta, gainera, jokalari gazteak izateaz gain proiekzio handiak zituen lehiaketako liderra bait zuten aurkari.
Partidako lehen uneak oso parekatuak izan ziren, etengabeko saskiratze trukearekin eta bi taldeen erritmo altuarekin (15-20). Bigarren laurdenean, defentsan pauso bat gehiago eman zuten bisitariek, eta horri esker saskiratze errazak lortu zituzten kontraerasoan, partidako tarterik handiena irekitzeko aukera izanik (23-31). Goierrik, ordea, ez zuen amore eman, eta zaleen animoak bultzatuta, markagailua irauli zuten atsedenaldira abantaila minimo batekin iritsiaz(36-35).
Goierrik bazekien ezin zuela maila hori jaitsi irabazi nahi bazuen, eta horregatik, intentsitate handiz atera ziren jokalariak aldiko lehen minutuetan, eta lau puntuko aldea lortu zuten (42-38). Baina autokonfiantza handiarekin bizkaitarrak ez ziren zimurtu eta 0-10eko partzialarekin markagailuan aurretik amaitu zuten hirugarren laurdenaren amaieran (45-49).
Azken 10 minutuak borroka bat izan ziren. Apustuak handiak ziren eta defentsak erasoak gainditzen zituen. Goierri oso bizi-bizi heldu zen partidako azken momentuetara, baina nekeagatik edo zorterik ez zegoelako, ondo egindako jaurtiketak ez ziren sartu eta garaipenak ihes egin zuen Aldiritik.
Jokalariek sakrifizio handia egiten ari diren arren azkenaldian ez dituzte nahi diren emaitzak lortzen, baina ildo horretan jarraituz gero iritsiko dira. Aipamen berezia Aldirin sortu zen giro ederrari eta partidu osoan zehar bertako jokalariak animatzeari utzi ez zioten zaleei.
1-2-3 Goierri!