Albisteak


GOIERRI 63 – 55 Cabarri Galvanizados Unamuno

img

ONDO IZERDITUTAKO GARAIPENA

Joan den asteburuan 1go mailako Goierriko senior mutilek Bilboko
Unamuno taldea menpean hartu zuten aldiri kiroldegian, larunbat
arratsaldean jokatutako partiduan.
Denboraldiko azken aurreko partidua izan zen.

Asko sufritutako garaipena izan zen.

Bilbotarrek azken partidutan ez dute emaitza onegirik lortu, eta
horrek sortzen dituen dudak aprobetxatzeko intentzioarekin kantxaratu
ziren goierrikoak. Baina juxtu kontrakoa gertatu zen, eta hasera
haseratik lehenengo abantailak kanpotarrentzat izan ziren. 10-17
lehenengo laurdenaren bukaeran.

Argi ikusten zen ez zela Urretxukoen egunik hoberena, nahiz eta jokuan
ondo aritu, saskiari begira ez zuten asmatzen eta markagailuari buelta
ezin emanda ibili ziren bigarren laurdenean ere. Atsedenaldian  26-29.

Edozein momentutan taldeak txispazo bat eman eta buelta ematea lortuko
zuela zirudien arren, denbora pasa eta pasa eta ez zen horrelakorik
ikusten. Urduritasunak agertu eta partiduko planak aldatu behar izan
zituen etxeko entrenantzaileak. Pixkanaka konfiantza ere galtzen hasi
ziren jokalariak...

Eta fase hontako lehenengo porrota iritsiko zela ematen zuenean,
azken laurdeneko 3. minutuan, jaurtiketetan asmatzen hasi, jaurtiketa
libreetan oinarritu eta 3ko jaurtiketa on batzuen ondoren 16
eta 2 ko partzial bati esker, markagailuan aurretik jartzea lortu
zuten. Azkenean!

Bukaeran 63-55. 6. garaipena jarraian.

Eta honekin, konturatu gabe, denboraldiko azken partidua iristsi da.
Nahiz eta maiatzean
tokatu, Iraurgikoek aldatzea onartu eta ASTEAZKEN HONETAN honetan jokatuko
da. Arratsaldeko 20h15tan Aldirin.

Denboraldi bukaeratan izan ohi den bezela, agurren momentua iritsten
da. Urte askotan Goierriko parte izan diren 3 jokalari garrantzitsuk,
jokatzeari utziko diotela aurreratu dute, beraz beraiei behar bezelako
agurra esateko momentua da.
Danok gonbidatuta gaude. Etorri kiroldegira!!!

1,2,3 GOIERRI