Albisteak


Goierri Serinoski

img

PORROTA ARRASATEN GOIERRI SERINOSKIK

Larunbat goizean Goierri Serinoskiko infantil neskak Arrasatera gerturatu ziren Arrasateko
Ointxeren aurka jokatzea.
Norgehiagoka paretsua izango zela antzema zitekeen, etxekoek Goierrikoek baino garaipen bat
gehiago baitzuten sailkapenean.
Hala ere, zoritxarrez hasieran ez zen horrela izan. Arrasatekoek erasoko errebote eta
kontraerasoen laguntzaz, saskiratze erraz dexente sartu zituzten eta 13 punturen aldearekin
bukatu lehen laurdena (19-6).
Bigarren laurdenean aldiz, gauzak erabat aldatu ziren. Taldeak asko hobetu zuen defentsa
lanetan eta markagailua iraultzeko gai izan zen (26-22).
Atsedenalditik bueltan, ordea, Goierrikoek ezin izan zuten bigarren laurdeneko erritmoa ezarri
eta Arrasatekoek segituan hartu zuten 10-15 puntuko aldea markagailuan. Neskak saiatu ziren
situazio horri buelta ematen, baina ezin izan zen. Bukaeran Arrasate Ointxe 39-Goierri
Serinoski 34