Albisteak


Goierri Desvill Publicidad

img

TOLOSAN PARTIDU ON BAT JOLASTU, BAINA SARIRIK EZ

Goieirriko infantil mutilen taldea, Desvill Publicidad, pasa den igandean Tolosan
izan zuten partidua.
Lehenengo minutuak parekatsuak izan ziren eta iñork ez zuen lortu
markagailuan abantaila lortzerik. Lehenengo laurdena berdintuta bukatu zuten
12 – 12.
Bigarren zatia, Goierrik hobeto ekin zion eta 8 puntuko abantaila atera zion
Tolosarrei hasierako minutuetan.
Ondorengo minutuetan jokoa parekatu egin zen, saskiratzeak bai etxekoak eta
baita ere Goierritarrek lortzen joan ziren eta atsedenaldira kanpotarren alde
bukatu zen emaitza, 21 – 28.

Atsedenaldiaren bueltan, Tolosarrek Goierritarren abantaila murrizten joan
ziren. kanpotarrek ez zuten asmatzen jaurtiketetan eta bertakoak emaitza
berdintzea lortu zuten 3-garren laurdena bukatzeko 2 minuturen faltan.
Goierritarren hutsarte baten ondoren, azken minuetuetako partziala 3 -5 izan
zelarik eta 3-garren laurdeneko emaitza 34 -36 bukatu zen Goierriren alde.

Dena erabakitzeko gelditu zen 4-garren laurdenenako. Oso parekatsua eta
emozioz betetako laurdena bihurtu zen. Emaitza estu batekin Tolosarrek irabazi
zuten partidua, 45 – 44.

Goierritarrek partidu bikaina jolastu zuten. Jardunaldiak pasa ala, hobekuntza
nabaria da. Lanean jarraitu behar dute eta Goierri Desvill Publicidad
taldearentzat iritsiko dira garaipenak.