Albisteak


GIPUZKOAKO FINALA - 2.NAZIONALERA IGOERA

img

GOIERRI-ALDAPA….52 CD INTERNACIONAL…32

Gure jokalariak garaile atera ziren, non bukaerako emaitzaz
gain, partidu gogor eta trabatua izan zen.

Bi taldeetako jokalariek oso urduri hasi zuten partidua, 11-4
markagailu motz batean gauzatu zena, batez ere asko saskiratzen duten bi
taldeentzat. Akatsak eta Goierri-Aldaparen defentsa izugarria nagusitu ziren,
non partidu osoan zehar konstante bezala mantenduko zena.

Bigarren eta hirugarren laurdenean, nahiz eta Interrekoek defentsa
intentsitatea igo, falta pertsonalak gure jokalarien aldera erori ziren. 14
pertsonal Goierriri eta 5 Interri, 10 jaurtiketa libre Interrekoentzat eta 2
Goierrikoentzat, Goierriko entrenatzaileen protestak eraginez. Laurden hau
35-28 amaitu zen, azken laurden oso bat geratuz jokatzeko.

Azken laurdena, Inter lau puntutara hurbiltzen hasi zen,
Goierri 14 puntuko diferentziarekin joan ondoren. Goierriren erreakzio
paregabea, non partidura joandako zaletasun zalapartatsuek bultzatuta,
lasaitasuna mantentzea lortu zuten 52-32ko azken emaitzara arte markagailuan
aldentzea lortzeko.

Nabarmentzeko, 32 puntutan utzi zuen gure taldearen defentsa
ona, hauetako 11 jaurtiketa libreen eskutik eta lau puntuko bi laurden. Partidu
ona, joakalari guztien kontzentrazioa, Inter bezalako talde on baten aurka.

Aipamena bestalde afizioarentzat, partidu osoan aurretik
joan ahala, momentu oro bultzatu zuten, gehienbat momentu zailetan eta
garaipenaren zati handi bat okupatu dute.

Orain, denboraldi izugarri batetaz gozatzera