Albisteak


Goierri Aldapa vs Larraona Claret

img

.

Santa Lutzi feria eta gero Goierri Aldapa taldea garaipenarekin berraurkitu
zen hilabete gogor baten ostean.
Aurren Larraona Claret iruñarrak zeuzkaten, dinamika baikorrago batean
murgildu zetozenak Urretxura. Hala ere, hasieratik erakutsitako intentsitateak,
batez ere defentsan, markagailua etxeko taldearentzat desorekatu zuen.
Erasoko errebotean erakutsitako kemena eta jaurtiketa libreetan izandako
asmatzeak markagailuko aldea areagotu zuen bukaerako 75-52-a adierazi arte.
Aipatzekoa Goierriko hamaika jokalariek katxan gutxienez 10 minutu baino
gehiago eman zituztela, garaipen onen kutsu kolektiboa erakutsiz. Bakarkako
arloan, Maider Larak izugarrizko partida burutu zuen, 43 puntuko balorazioko
ekarpena eginez.
Gauzak horrela, taldeak lanean jarraitzeko konpromezua gogoratu zuen,
hurrengo jardunaldian Toju gasteiztarrak izango baitituzte aurrean, eta erraza
izango ez den arren, urtea ondo bukatzeko aukera paregabea du talde
urretxuarrak.