Noticias
KADETE A TALDEAK GALDU EASO A REN AURKA
Goierrik galdu egin zuen Easo A ren aurka pasa den larunbatean Bidebieta kiroldegian jokatu zen partidan.
Lehen laurdena nahikoa izan zuen Easok partida erabakita uzteko, defentsan gogor eta erasoan saskiratze errazak lortzen bait zituen. Goierrik joko azkarra planteatu zuen eta horrek ekartzen dituen ondorioak ordaindu zituen baloi ugari galduaz, nahiz eta noizean behin kontraerasoren bat egin.
Goierrik oraidik akats ugari egiten ditu partidetan. Sarrera askotan ez du saskia lortzen eta horren arrazoi nagusia entrenamenduetan ikusten da ez bait dio duen garrantiza ematen, sarrera edozein modutan egiten denean gehienetan ez dira bi puntuak lortzen eta opariak emateko, Olentzero.
Defentsan berriz intentsidaderik ez dagoenean, korteak defendatzeko garaian, 1X1 defentsan...puntu ugari jasotzen ditu taldeak. Egia da larunbatean 100 puntu jaso zituela baina esan den bezala gehienak baloia galdu ondorengo kontraerasoen eraginez izan ziren. Taldeak, laugarren laurdenean defendatu zuenean 17 puntu besterik ez zituen jaso. Lehen hiru laurdenetan berriz 30, 25 eta 28.
Lanean gogor jarraitu behar.
GOIERRI K.E: (15+14+9+13) J. LARRAÑAGA.(1) M. ARRANZ, (24). D. DURO, (2). A.CASALES, (4). A.GARCÍA, (8) J. ORMAZABAL, J. SEGURA,(3)
A. EGUREN, (4) J. IRIZAR, M. GARRIDO, (5)