Albisteak
Verkolek galdu egin du Logroñon saskibaloian
Goierri Verkolek Errioxako Unibertsitatearen kontrako partida galdu egin zuen larunbatean (98-93). Saskibaloian partidek 40 minutu irauten badute, Goierri Verkol 39. minutura arte aurretik joan zen markagailuan. Baina Urretxuko taldearen azken partziala «sinestezina» izan zen (11-1) taldearen entrenatzaile Xabier Chicoren arabera; izan ere, taldeak partida osoan zehar egindako lan ona desitxuratu zuen. Chicoren arabera «gure taldearen jokoa Errioxakoaren gainetik egon zen, baina lortutako bost puntuko abantaila azken minutuan galdu genuen, partidarekin eta puntuekin batera».
.