Noticias


NESKAK DONOSTIAN GALDU

Goierriko junior neskak Donostian jokatu zuten larunbatean Antigua Luberri B taldearen aurka. Partidua 93 - 2 emaitzarekin amaitu zen, etxeko taldearen aldekoa.

Itxura nahiko eskasa eman zuten: baloi asko galdu zituzten eta defentsa ahul bat egin zuten. Hala ere, aipatu beharra dago etxeko taldearen jokabide txar eta axolagabea, hasiberri den talde baten aurka hau apalarazi, lotsatu ta umildu nahi izatea... Partidu guztian zehar presionatu egin zuten Antigua Luberri B-koek eta nahiz eta abantai handia izan presionatzen jarraitu zuten partidu bukaera arte. Etsipenez baloia oparitu zitzaienean, hau bueltatuko zutela eta presioa egiteari utziko ziotela pentsatuz, saskira botatzen eta presionatzen jarraitu zuten.
Espero dugu horrelako jokabideak ez errepikatzea, kiroltasun eta gizatasun falta ikaragarria erakusten dutelako. Hitzok aprobetxatu nahi ditugu Goierriko neskak lanean eta hobetzen animatzeko eta saskibaloian ilusioz beterik jarrai dezaten. Animo ta segi aurrera!!!