Noticias
Denboraldiko partidarik eskasena Goierrik
Garaipena lortu zuen arren, Aldiri kiroldegian denboraldi honetan Goierri Verkolek jokatu duen partidarik txarrena ikusi zuten larunbatean zaletuek. Laudioko Sugarraren kontra 99 eta 88 irabazi bazuen ere, ez ohiko partida izan zen. Etenaldi ugari egon zen, saskiratze libre askorekin zaila izan zen jokoari jarraikortasuna ematea. Asteburuan partida zaila du Goierri Verkolek Sestaoko Sallekoren kontra.
.