Albisteak
Goierriko Junior Neskak 30-62 galdu dute Eskoriatzan aurka.
Urretxu-Zumarragakoak lehenengo 6 minutuak eutsi zioten markadoreari, hortik aurrera Eskoriatzakoak nagusi.
Hasierako 6 minutuetan eutsi zioten Goierrikoak markagailuari. Hortik aurrera, Eskoriatzarrak errebotean (batez ere erasokoetan) eta defentsan erakutsitako nagusitasunak, eta erasoan zuten ofizioak erraz eraman zituen garaipenera.
Nahiz eta Urretxu-Zumarragakoak saiatu, urduritasunak hainbat baloi galtzea eta jaurtiketak ondo ez aukeratzea eraman zituen.
Azpimarratzekoa da kadete taldearen 3 lagun, Meredith, Ane eta Idoiak, junior taldearekin debutatu dutela.
Ea hurrengo partiduan, Santo Tomas Lizeoa Lazkao Txiki taldearen aurka, Goierrikoak zorte hobea daukaten eta lan hobea egiten duten.
Astean zeharreko lana garrantzi handikoa izango da hasieran erakutsitako tonoa heltzeko. Animo neskak!!!
GOIERRI, K.E. 30 (9+10+4+7) Jokatu dute: Cristina (2), Maite (2), Igone (4), Meredith, Katia, Idoia Jaka, Edurne (2), Maialen (3), Idoia (10), Ane Egia, Itxaso (2) ta Saioa (7).
ESKORIATZA 62 (18+14+16+14)