Noticias


Azkenean 5gatik galdu zuten Goierriko Junior mailako neskak STL Lazkao Txikiren aurka

buruz-buruko partida, non Urretxu - Zumarragako neskek partido osoan garaipena eskura eduki zuten. Azkenean markadoreak 56-51 Donostiarren alde.

Goierriko zapiak barra-barra lan egin behar izan zuten irabazteko aukera ez galtzeko. Lehengo laurdenean fuerte hasi ziren etxekoak, Urretxu - Zumarragakoak trena ez galtzen saiatu ziren baina Donostiarrak 4ko abantailarekin bukatu zuten laurden hau, 18-14. Goierrikoak bigarren laurdenean hobeto eutsi zioten markadoreari, puntu bakar bategatik laurdena galtzen bukatu zutelarik eta atsedenaldira 29-24 iritsi zirelarik.
Bigarren zatian, 3. laurdenean, Goierrikoen planteamendua aldatu zen, Goierrikoak 2-1-2ko defentsa zonal bat jarri zuten, San Tomas lizeoko talderi mina egin ziona eta laurden honen bukaerarako zuen abantaila galdu zuten. 4. laurdenean, STL Lazkao Txikik jarritako presioa eta intentsitateak, gehi Urretxu - Zumarratarren nekeak (zazpi bakarrik etorri bait ziren partidora), Donostiarrei irabazteko aukera eman zien eta ondo aprobetxu ere. Bukaeran 56-51 STL Lazkao Txikiren alde.
Azpimarragarria Goierriko nesken lan ona eta zazpiek saskiraketak lortu zituztela. Animo neskak!!!!! Ieeeeup!

STL Lazkao Txiki 56 (18+11+13+14)
Goierri - Irizar 51 (14+10+18+9) Jokatu zuten: Cristina (2), Maite (2), Igone (9), Maialen (4), Idoia (11), Itxaso (11) ta Saioa (12)