Noticias


GOIERRI 67 ORDIZIA 76

Junior taldeak ezin izan zuen talde ordiziarra gainditu eta bederatzi puntugatik galdu zuen

Lehen itzulian gertatu zen bezala Ordiziak irabazi zuen larunbat goizean Aldiri kiroldegian jokatu zen partidan.
Talde urretxuarrak ez zuen partidu txarra jokatu, eraso estatikoan arazo dexente izan zituen ordiziarren defentsa zonala gainditzeko eta transizio azkarrei esker lortzen zituen punturik gehienak.
Ordiziak bere partidua egin zuen, zonakako defentsa gogorra eta transizio azkarrak ederki burutu zituen ia partidu osoan.
Lanean jarraitu behar hurrengo larunbatean B.K.L taldeari gogor aurre egiteko.