Albisteak
GARAIPEN GARRANTZITSUA JUNIOR TALDEAK
U.G.L.E k aspaldiko partez garaipena lortu zuen Bergaran 35-63 irabaziaz
Urola Garaiko Lanbide Eskolak garaipen garrantzitsua ekarri zuen Urretxu aldera eta erraz gainditu zuen Bretaña Garraioak Bergara K.E taldea igande goizean Compañía de Marian jokatu zen partidan.
Junior taldeak lehen mailari eutsi nahi badio ezinbestekoa zuen Bergara taldea gainditzea eta partida on bati esker garaipena eskuratu zuen.
Hasieratik Goierri nagusi izan zen, eta markagailuan errenta handitzen joan zen poliki poliki.
Defentsan lan egokia burutu zuen Goierrik eta erasoan ere gauzak nahiko ondo egin zituen nahiz eta momentu batzutan baloi dexente galdu.
Aipamen berezia merezi du Joseba Irizarrek denbora luzez lesionaturik egon eta gero kantxara bueltatu bait zen igandean.
Bi partida ditu aurretik talde Urretxuarrak mailari eutsi nahi badio, eta zoritxarrez ez dago dena Goierriren menpe, izan ere, derrigorrezkoa bada gelditzen zaizkion bi partidetan nagusi izatea, TAKE-ren porroten zai egon beharko du talde tolosarra atzean uzteko.
Beraz, hurrengo igandean Zarautzen aurka bai ala bai irabazi, eta B.K.L-TAKE partidan zer gertatzen den zai egon beharko du U.G.L.E taldea.
Urola Garaiko Lanbide Eskola (17+17+19+10) A.Fernandez(2),A.Eguren(14),M.Arranz (19), J.Murua (11), M.Garrido (5), D.Duro (4), B.Rodríguez (6), A.Ibarzabal (2), J.Irizar.