Noticias


UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLA GARAILE DONOSTIAN

img

UGLE-k garaipea ekarri zuen Urretxu aldera, 41-73, igande goizean Benta Berriko kiroldegian jokatu zen partidan

Garaipen erraza eta honekin urrengo urtean lehen mailan jokatzeko aukera poltsikoratu zuen UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLAK Benta Berriko kiroldegian jokatu zen partidan.
Oñatiko partidan gertatu zen bezala, talde urretxuarra nagusi izan zen hasiera hasieratik eta markagailuan abantaila handitzen joan zen minutuak aurrera egiten zuten bitartean.
Goierrik ez zuen partida borobila jokatu, une batzuetan gaizki ere jokatu zuen baina partida bukaeran 41-73 emaitza ekarri zuen.
Hurrengo asteburuan Bergara K.E taldea jasoko du Aldiri Arenan, larunbatean eguerdiko hamabietan.