Noticias


Saskibaloian goren mailan segiko du Goierri Verkolek denboraldi honetan

img

Gaur ekingo diote 1. Nazionaleko ligari; 10 jokalariko talde gaztea prestatu du Goierrik, helburu mailari eustea dela

.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
Aimar Maiz - Urriak 3 - www.goierrikohitza.info

Aurreko denboraldietako larritasunak ahaztu gabe, gaur hasiko du Goierri Verkol taldeak gizonezkoen 1. Nazional Mailako liga. Kategoriaz jaisteko arriskuan ibili izan dira azkeneko urteetan behin baino gehiagotan, eta modu batera edo bestera Goierriko eskualdeko saskibaloiaren ordezkari garaiena izaten jarraitzea lortu du. Ekainean, adibidez, Autonomikora jaistekotan zen, baina Errioxako Unibertsitatea taldearen eskubideak bereganatuta jarraituahalko du estatuko saskibaloiaren laugarren koskan. 2009-10 denboraldian ere mailari eustea jarri dute helburu.

Hamar jokalari ditu taldean Goierri Verkolek. Bataz besteko adina 23,8 urtekoa da; gaztetasuna du ezaugarri, beraz, Urretxu-Zumarragan kirol hori loraldian den seinale. 1. Nazionaleko gainontzeko taldeen artean talde gazteenetakoa osatu du Verkolek.

Xabier Chicok segiko du entrenatzaile lanetan, Jon Gastonek lagunduta. Jokalariak ondorengoak dira: Iosu Barkero, Aitor de Miguel, Jon Lekuona, Anartz Aiesta, Mikel Goikoetxea, Joseba Irizar, Alain Gomez, Salvador Mitogo, Mikel Arranz eta Ion Antzizar. Taldearen ordezkari funtzioa Joseba Zalduak beteko du, eta prestatzaile fisikoa Igor Caballero da. 23 urtez azpikoen Hiercor Goierri eta juniorren Ugle-Goierri taldekoak ere batuko zaizkie.

Hasiera nafarren kontra

Lehenengo Mailako A multzoan jokatuko du Goierri Verkolek, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako taldeen aurka. 10 taldek osatzen dute: hiru Nafarroakoak (Lagunak, Ardoi, Viajes Marfil), hiru Bizkaikoak (Urdaneta, ATE-La Salle, Mikeldi), hiru Gipuzkoakoak (Goierri Verkol, Mondragon Unibertsitatea, Cafes Aitona), eta bat Arabakoa (UPV Alava).

Gaur Iruñean jokatuko du denboraldiko lehenbiziko partida, Lagunak-en kontra. Autonomikotik igo berria da talde nafarra. «Nafarroan jokatutako neurketa guztiak bezala konplikatua izango da, baina aurrendenboraldia ikusita pentsa daiteke orekatua izango dela», diote Goierri kirol elkartetik. Irabaziz hastea ere ez dute alboratu.

Aldirin zaletuen aurrean datorren asteburuan egingo du debuta Goierrik, Mondragon Unibertsitatearen kontra, iaz EBA ligara igotzeko zorian izan zena. Liga erregularrak 18 jardunaldi ditu, eta otsailaren 21ean bukatuko da.

Goierrik 14 talde izango ditu

Goierri Verkol lehen taldeaz gain, beste 13 izango ditu lehian Urretxu-Zumarragak. Gipuzkoako senior mutiletan bat, juniorretan neska eta mutilena bana.