Albisteak


AYMA-Goierriren 3. garaipena errenkadan, 68-41

img

Etxean galtzea zer den ez dakite oraindik kadeteek

Igande eguerdietako ohiturari jarraituz, AYMA-Goierriko kadeteek astean zehar entrenamenduetan burututako lana partiduan praktikan jartzeko aukera izan zuten. Oñatiko Aloña Mendi taldea izan genuen bisitari Aldiri Arenan, aurre denboralditik ezagun genuena, eta araututako 40 minutuen ostean 68-41 argi bat adierazten zuen markagailuak etxekoen alde.

GripeA atzean utzi ostean, azterketa garaia iritsi da gure gaztetxoentzat. Egoera hauetan gertatzen den bezela lan asko pilatuta aurkitu dute mahai gainean: aurreko urteko matematika, “lengua”-ko liburua, etab. Dena dela, eta asteko entrenamenduak nahi bezain onak izan ez arren, partiduz partidu taldeari hobekuntza arinak nabaritzen jarraitzen zaizkio. Erasoan nola jokatu nahi dugun geroz eta argiago dago, baina adin hauetan ohikoa den bezela, mutil hauei gehien kostatzen zaiena defentsa arloan mantendu beharreko jarrera eta intentsitatea barneratzea da.

Partidu hasieratik erritmo altu bat inposatzen saiatu zen Goierri, lehenengo 3 minututako 8-0eko partzialak argi erakusten duen bezela. Urretxuarren kanpoko jokalarien korrikaldiak eta barnekoen nagusitasuna ezin eutsiz, Aloña Mendi partidutik kanpo mantentzea lortu zen lehen 20 minututan, atsedenaldira 41-19 iritsiz. Bigarren zatian ordea gehiegizko erlajazio batean erori ginen, defentsan ahul jokatuz eta errebotea ezin ziurtatuz. Azken 20 minutu hauetan 27 puntu sartzeak argi erakusten du ez genuela hobekien dakiguna egiten jakin, korrika.

Asteazken honetan Bergarako Soraluze BKE taldea jasoko dugu UGLEn, 18:15tatik aurrera. Bergararrak porrot bat bera jaso gabe iritsiko dira atzeratutako partidu honetara; gure mutilentzat aukera eder bat izango da horrelako aurkari gogor baten kontra zer-nolako maila eman dezaketen erakusteko.

Zorte on danoi azterketetan. Ikasi bai! Entrenatu ere bai!