Albisteak
HERNANI 68 – 90 UGLE GOIERRI
Buen trabajo del equipo de Hernani, UGLE gana por el físico.
Joan den igande goizean Hernanin jokatu genuen partidua oso entretenitua izan baen ere, ezin esan gure jokatzeko modua erakusteko moduko partidu horietakoa izan zenik, nahiz eta gure saskiratzeak ugariak izan (5 jokalari 10 punturen gainetik egon ziren). Gainera, hiruko saskiratzeetan nabarmendu ginen, 7 lortu baikenituen.
Lehenego saskiratzea egin zenetik eta bukaera arte aurretik joan ginen, eta alde nabarmena zegoenez, jokalariak txandatzea ere errazagoa izan zen.Atsedenaldirako, 12 puntu gainetik jarriak ginen. aldageletatik itzultzean, ordea, saskiratze erraz batzuren hutsegiteak eta gure taldeari seinalatutako flta teknikek (mereziak, baina ez beharrezkoak) eragin zuen her.naniarren hurbiltzea eta jokoaren hirugarren laurden honetan beraiek nagusi izatea. Azken laurdenean, gure egoera fisikoa lagun, 10-24ko emaitzaz irabazi genuen, 22ko aldea lortuz.
Esan behar da, Hernaniko taldeak eginiko lana ona izan zela eta azken emaitza +22 ez zela justua izan beraientzat. Dena den, inongo momentutan ez zen arriskurik egon Goierriko taldeak garaipaena lor zezan.
JOKALARIAK: LARRA, ANDONI, IBON, JONAN, ARBULU, CAMPOS, XABI, JOSUE, LUCA, SUDUPE
Mila esker partidua ikustera joandako guraso guztioi eta gogoratu, datorren astean, hitzordua dugula larunbatean, 12:00etan ALDIRI ARENAn ZARAUTZ talde bihurriaren aurka.