Noticias


HIERCOR GOIERRI 80 – ALOÑA MENDI KE 62

img

Y vamos cinco seguidas...

Larunbat arratsaldean, 5. jardunaldiko partidua jokatu genuen Aldiri Arenan Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka.

Nahiz eta Oñatiarrak garaipen bakarrarekin etorri ziren, Hiercor Goierriko mutilak oso indartsu atera ziren hasiera hasieratik, oso joku azkarra eginez eta erasoan Iñigo eta Mikuren egun ona aprobetxatuz, lehen laurdenaren amaierara 27 eta 16 ko emaitzarekin iristeko.

2. laurdenean eduki genuen partiduko momenturik txarrena, erasoan ez genuen asmatzen eta defentsan berriz oso errez uzten genien puntuak sartzen, 22 puntu hartu genituen, baina bukaeran Luka eta Mediavilla jubenilen puntuei esker atsedenaldira 2 puntuko aldearekin joan ginen.

3. laurdenean oso ondo hasi ginen eta aldea handitzen joan zen partiduaren bukaera arte azkenean 18 puntuko aldearekin irabazteko. 80-62

Esan beharra dago partidu osoan 11 falta bakarrik egin genituela eta horrek erakusten du gure defentsa ze biguna izan zen.

Hurrengo partidua Igande arratsaldean Azpeitiko Errotaundi taldearen aurka izango da, gu bezela ez dute porrotik ezagutzen beraz oso partido gogorra espero degu.