Noticias
SERIOTASUNAREN EMAITZA
91-46 gailendu zen Goierri Ugle igande arratsaldean Aldiri arenan.
Lehen minutuan hasi eta bukaerararte maila oso altuan jokatzea lortu zuen Goierrik.
Lehen laurdenean BKL-k oso estu hartu zituen Ugle-ko jokalariak eta oso parekatua hasi zen lehen laurdena. Beasaindarrek ondotxe zekiten Urretxu-Zumarragatarrek nola jokatzen zuten, eta horren baitan montaturiko estrategia argiarekin etorri ziren, intentsitate altua eta gure jokalarien eragin inguruak baliogabetu nahi izan zuten, hala ere etxeko mutilek zailtasun horri buelta emateko tekla asmatu zuten lehen laurdenaren bukaera aldera.
Bigarren laurdenean Goierri nabarmen hasi zen gailentzen, defentsa zorrotza eta erasoko ekarpenari esker. 42-26 puntuko markagailuarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.
Atsedenetik bueltan, Goierriko jokalariek 5. martxa sartu eta 3. laurden paregabea jokatu zuten, bai defentsa arloan baita erasoan ere, oso errebote gutxi barkatuz eta pase politak bilatuz.
Azken laurdenean, armailetako jendeak ere gozatu ahal izan zuen, benetako ikuskizuna eman bait zuten gure mutilek.
Taldeko jakalari denen ekarpenari esker lortutako garaipen biribila izan zen igande arratsaldekoa. Taldeak duen giro ona, eta lan gogoak emaitzak ekartzen ditu, eta honez gain, armailetan ere nabari da giro on hau. Nolabait kontagiatu egiten da grada, atmosfera paregabe bat sortuz partiduak aurrera atera ahal izateko.
Segi lanean eta gora Goierri!