Noticias


Hurrengo asteburuan beste aurrera pausu bat

img

.

Urtarrila hilabete gogorra izango zela bagenekien, taulan sailkaturiko lehen taldeekin lehiatzea tokatzen da eta. Honakoan liderra genuen aurkari, Donostiako Bera Bera Gros-en kantxan izan zen dema, eta helburua partiduaren haseran arerioari markagailuan eustea, gero gerokoak. Hau behintzat lortu zen, lehen laurdenaren azken unerarte aurrez aurre jokatu zitzaion eta; 2-2, 5-5, 7-7... gerora intentsitate hau mantentzea zaila izan bazen ere. Donostiarren press-ak min egin zigun azkenean, eta piskanaka partidua eta markagailua hausten joan ziren. Azken emaitza gogorra, baina joku sentsazioa azken partiduan baina hobea izan zen, hurrengo asteburuan beste aurrera pausu bat.