Albisteak


Gertu, gertu, gertu.

img

4 puntu behera

Igoera fasean sartzeko postua jokuan zutela etorri ziren donostiarrak Urretxura, asko sufritu behar izan zutelarik bi puntuak etxera eramateko. Partidu intentsua, kontaktu askokoa, epaile bakar batekin, eta emozioaz betea bere azken segundurarte. Inter-aren defentsari aurre egitea kostatu zitzaigun, press jarrai batean eta esan bezela kontaktu askoz. Honi esker donostiarrak aurrea hartzen joan ziren piskanaka piskanaka markagailuan, geure aldetik hainbat akats ere izan zirelarik, kanasta azpian zein baloiak eskuetatik galtzean. Baina taldeak ez zuen amore eman, apurka apurka partiduaren irakurketa geroz eta hobea eginez, eta azken laurdenean 16 puntu behetik joan arren ez zegoen besoak jeisteko inongo intentziorik. Garaipena posiblea zen, zer egin behar genuen bagenekien, eta minutuz minutu beronekin aurrera egin genuen, 8 minutu falta ziren, 16 beheran, 14 beheran, 12 beheran, 10, 8, 6, 4... sekulako esfortzuaz defentsan. 10 segundu, lau beheran, 2 jaurtiketa libre, biak barrura, 41-43, press, press, press, eta hemen jokaldi delikatua, nere begietara Inter-eko jokalariaren fuera kantxa erdiaren altueran, hala nola gure taldeko defendatzailearentzat (gainean zegoena), besoak altxatu ta guzti egin zituelarik baloia/jokalaria banda kanpotik ikustean. Arbitroak ikusi ez ordea, balón largo, canasta, 41-45. En fin, honelako partidu bat bakarrik pitatzea putada bat da, baloia gure alde izan balitz azken emaitza zein izango jakinminarekin geratu behar, baina epailearen fede onaren inongo dudarik ez dut. Aurrera. Hurrengo ostiralean Bilintx, bagoaz Goierri.