Albisteak


Nahi eta ezin...

img

.

Gogorra da 5 jokalariekin partidu oso bati aurre egitea, eta tamalez gure bigarren asteburua da jarraian egoera honi aurre egiten. Aurrekoan seirekin hasi arren, beste lesio bat medio, bostekin amaitu behar izan genuen lehia, eta honakoan aldiz, haseratik. Dena den, Donostira joan ziren bost jokalarien esfortzua azpimarratu nahi dut

hemendik, beroketan txonkatila bihurritu zuen batak, lau jokalarirekin jokatu beharko genuela pentsatzen hasiak geundelarik, baina jokatzeko prest zegoela esan eta partidu osoa kantxan eman zuen, korrika gora eta behera, eta protestatu gabe, esfortzu haundia. Besteak ere kili kolo, astean zehar botaka ibilitakoa bata, bizkarra ikututa bestea, lanetik zuzenean irten eta partidura ozta ozta iritsi zena, eta bere pozioaz kanpo 40 minutuak jolastu behar izan zituenak.

Partidua piskanaka austen joan zen, eta Donostiarrei meriturik kendu gabe, ezin pertsonalik egin, nekeari eutsi eta lesioak ekiditzea nahiko lan zen hasteko. Baina oraindik ere, azken laurdenean zona utzi eta bat bateko defentsa egiteari ados zeudela azaldu ziren gureak, ez hori bakarrik, aurreko 3 laurdetan gehituriko puntuak bezain beste saskiratu zituztelarik azken hamar minutuetan. Epaile bera egindako esfortzuaz zoriontzea gerturatu zen dema amaitu ostean.

Pena bat, lehen fasearen amaieran taldea erritmoa hartzen hasia zegoen eta, gauzak geroz eta garbiago eta fasearen azken partidua garaipen batekin itxiaz. Baina lesioek ez dute lagundu azkenaldian, eta ordundik ia entrenamendurik egin gabe egoteak bere islada du kantxan nahi eta nahi ez. Denera, animoak hemendik errekuperatze prozesuan dauden jokalariei, eta zorionak joan den larunbatean Donostira joan ziren bost taldekideei. Gora buruak.