Albisteak


JON TELMO IGARTUA

img

GERTU GERTUTIK

Hainbat astetako isiltasuna hausteko, hemen da Jon Telmo Igartua “gertu gertutik” elkarrizketa berria. Acuarios baten inguruan eginiko elkarrizketa hontan, partida bakoitzean bihotza eta garuna kantxaratzen dituen jokalari honen ikuspuntua ezagutzeko aukera izango dugu. Ikus dezagun zer kontatu digun…

1. Noiz eta zergatik hasi zinen saskibaloiean jokatzen?

Uff… hainbeste denbora jada…. Ba egia esan, hasiera batean urolan hasi nintzen, baina nik ez nuen oso gustoso. Aitak saskibaloiean jokatzen irakatsi zidan, eta gustokoago nuenez Goierrin hasi nintzen duela 7
bat urte.

2. Ze postulan jokatzea atsegin duzu?eta entrenatzaileak hor jartzen al zaitu?

Hasiera batetik base postuan jokatu dut. Egia esan eroso sentitzen naiz taldeko rol hortan, baina pívot postua benetan erakargarria iruditzen zait.

3. ACB ala NBA, jarraitzen al duzu batenbat?

ACB-ko friki bat naiz. Supermanager eta Liga endesa jugones on-line jokoetan parte hartzen dut… NBA ordez ez hainbeste…

4. Saskibaloiko talde maitatuena zein da, eta jokalaria?

Nire talde gogokoena Baskonia da noski, eta benetan atsegin dudan jokalaria Pablo Prigioni da. Ikusgarriak iruditzen zaizkit Pablok egiten dituen gauzak.

5. Ze abesti aukeratu duzu taldeko cd-an?

Rueda-Rueda/ Eddy Lover.

6. Ze hobby dituzu saskibaloitik at?

Txirrinduralitza mundua jarraitzen dut, eta denbora dudanean saiatzen naiz txangotxo bat egiten. Hala ere nire hobby garrantzitsuena lagunekin denbora pasatzea da.

7. Eta maitasunean zer moduz?

Ikasketek, saskibaloiak eta lagunek denbora guztia agortzen didate. Ez daukat denborarik horretarako oraingoz. Hala ere denbora bilatu behar izanez gero arazorik gabe.

8. Jaki gustukoena?

Amamaren tripakiak.

9. Edari gustukoena?

Ura eta parrandan garagardotxorenbat edo beste.

10.Pelikula gustokoena?

Ez naiz oso pelikula zalea. Baina batenbat aukeratu behar izanez gero Ocean´s eleven esango nuke.

11.Jokalari bezela bizi izan duzun momentu onena zein izan da?

Egia esan momentu denak gozatzen saiatzen naiz. Nire ustez ibilbide hontan eginiko lagunak dira benetako altxorra. Esaten den bezala, onena etortzear da!