Albisteak
Derrota del Junior Participacion
.
Aurreko igandean, Urretxuko Aldiri kiroldegian jokatu zen norgehiagoka, denboraldiko laugarrena izan zen eta galdutako bigarrena, bertakoentzat.
Partida hasieratik garaipenak izan zezaken garrantzia ondo asko zekiten bi taldeek.
Lehenengo laurdena, bertakoen alde amaitu zen 20 -15. Bigarren laurdena antzera hasi bazen ere, Ordizikoen defentsa aldaketak eragina izan zuen, emaitza aldatzera lortu arte 26 – 29, 8. minutuan.
Lehenengo zatiaren amaierara 31 – 34 iritsi ziren; Ordiziarrek aurre hartuz Goierrikoek ahalegin guztiak egin arren.
Hirugarren laurdenean, Goierrikoek markagailuan atzetik hasi ziren, Ordizikoek aldiz indarberrituta 4. minuturako 32 - 44 lortu zuten. Gauzak horrela, eten baten ondoren eta defentsa aldaketa bati esker 46 – 47 itxaropentsu batekin amaitu zen hirugarren laurdena.
Azken laurdenean, ezina nagusitu zen bertakoen artean eta 56 – 60 amaitu zen norgehiagoka Ordiziarren alde. Garaipena merezi izan zuten, izan ere ondo jokatzen badakitela frogatu zuten eta gidaritza ere bikaina izan zuten, bestalde.
Azpimarratzekoa da, 20 jaurtiketa libretik 5 baino ez lortu izana Goierri taldeak.
HOBETZEKO : Defentsa jarrera eta taldeko diziplina.