Noticias


IBON SAMANIEGO “GERTU GERTUTIK”

img

.

Itzuli da denboraldi berriarekin batera, gertu gertutik elkarrizketa. Hiru hilabeteko isilunearen ondoren, indarberrituta itzuli gara zuenganaino gure jokalarien ikuspuntua eta esperientziak eramateko. Hona hemen, 14/15 denboraldiko lehen elkarrizketa:

Gaurkoan Ibon Samaniego,kadete mailan Gipuzkoako selekzioko basea daukagu gurekin. Jokalari honek, txikitatik eskuzabaltasun berezi bat erakutsi izan du kantxetan. Jokoa interpretatzeko gaitasun ikaragarria duen jokalari langile hau Donostian jaio zen duela 15 urte.Ikus dezagun zer erantzun digun galderei:

1-Lehendabizi zorionak Gipuzkoako selekzioan sartu berri bait zara, noizbat pentsatu al zenuen horrelako aukerarik iritsiko zitzaizunik?

Egia esan, betidanik izan dut garaikur bat bezala Gipuzkoako selekzioan jokatzea eta betidanik saiatu naiz nere naiak lortzen. Jakinda talde hortan tokia nuela ikustean ilusio handiz aprobetxatu nuen nire aukera.

2-Euskadiko selekzioak deitu zintuenean, zer sentsazio izan zenituen?, jarraitzeko aukerarik bai?

Deitu nindutenean sekulako poza sentitu nuen, eta ilusio handia dut bertan jarraitzeko. Gainera pentsatzen dut badudala bertan jarraitzeko aukerarik baina entrenatzaileak du azken hitza.

3-Zein da zure postu gogokoena, eta hor jokatzen al duzu?

Base bezala jokatu dut beti eta postu hortan jolastea dut gogokoen.

4-Zein jokalari duzu gustokoen?

Jokalari asko ditut gustoko baina gustokoena Pablo Prigioni da.

5-Zer iruditzen zaizu junior mailako taldea? Giro ona al duzue?

Denboraldia oso ondo hasi dugu eta ondo bukatuko dugulakoan nago. Noski, taldeko jokalarien artean giro ona eduki behar da denak ondo funtziona dezan.

6-Ezinbestekoa den taldekiderenbat ba al duzue taldean?

Inor ez da ezinbestekoa taldean, denak gara garrantzitsuak, nahiz eta batzuk beste batzuk ezdituzten ezaugarriak eduki. Talde bat gara eta garrantzitsuena da denak elkarrekin lagun giroan jokatzea.

7-Ze abesti aukeratu duzu taldeko Cd-an?

Ez dut bat ere ez aukeratu.

8-Saskibaloitik at hobbyrenbat ba al duzu?

Kirola dut gustoko, kultura ezberdinak ezagutzea eta jende ezberdinarekin tratua edukitzea

9-Neskakontutan zermoduz?

Uste dut ez naizela nesken gustokoa, baina aukera dudanean aprobetxatzea gustatzen zait.

10- Zer ematen diozu taldeari?

Saskibaloiaz dakidan guztia ematen dut, lasaitasuna, poztasuna, laguntasuna eta momentu txarretan behar den bultzada ere bai.

11-Jokalari bezela kutxa batean betiko gordeko zenukeen momentua…..

Nere momentu pozgarriena selekziotik deitu zidaten momentua da. Aurten Euskal Ligan sartuko bagina, betiko gordeko nukeen momentua izango litzateke hori.