Albisteak


PARTIDUEK 40 MINUTU IRAUTEN DUTE

img

Igande goizean gure junior neskak Donostiara gerturatu dira denboraldiko bigarren garaipenaren bila 10 jokalarirekin Añorgaren aurka.

Igande goizean gure junior neskak Donostiara gerturatu dira denboraldiko bigarren garaipenaren bila 10 jokalarirekin Añorgaren aurka. Taldeak lan ona egin du astean zehar, aurkaria ezaguna baita guretzat, eta egia esan, ez da batere talde samurra jokatzeko. Jokalari oso indartsuak fisikoki eta oso eraginkorrak saskitik gertu.

Partidua motel hasi da Urretxuarrentzat, defentsan lan baldarra erakutsiz. Denbora gutxian falta gehiegi egin dituzte, eta Añorgak hamar puntuko aldea lortu du markagailuan jaurtiketa libre ugariak baliatuz. Bigarren laurdenean ordea, gure neskek aurrera pausu bat eman dute erasoan, kontrako saskia erangikortasunez erasotuz eta falta ugari ateraz. Hala ere, defentsan arazo gehiago izan dituzte, eta partidua saskiratze trukatze batean bilakatu da, atsedenaldira 26-19koarekin iritsiz.

Bigarren zatian goierritarrek ezin izan dute partidua euren alderantz desorekatu, batiz bat, falta pertsonalekin izan duten arazoengatik jokalari garrantzitsuek besteak beste.Nahiz eta bigarren eta hirugarren laurden txukunak jokatu diren, eta taldeak erreakzionatzen jakin duen, lehen laurdenean Añorgak ateratako aldeak eta defentsako jarrerak partidu guztia baldintzatu du amaieran 50-44koa ezarriz markagailuan. Honek erakusten digu, berriz ere, partiduak 40 minutu baditu, 40 minutuak jokatu behar direla, 10 minutu kaxkar batzuek 30 minutu on batzuk baldintzatu ahal dituztelako.

Modu honetan ikasten denez, ziur gaude Inazio eta Ekainen neskek gogor entrenatuko dutela aste honetan, larunbatean aurkari zuzen bat jasotzen baitute etxean: Mondragon Unibertsitatea. Eutsi neskak eta ez etsi! Lan onaren emaitzak laster azaleratuko dira!

AUPA GOIERRI!