Albisteak


(AURRERA) PAUSOZ, (AURRERA) PAUSO.

img

Urretxun larunbat goiz honetako azkeneko norgehiagoka gure junior neskei egokitu zaie jokatzea Arrasateko Ointxe taldeko nesken aurka.

Urretxun larunbat goiz honetako azkeneko norgehiagoka gure junior neskei egokitu zaie jokatzea Arrasateko Ointxe taldeko nesken aurka. Talde hau ezaguna da gure neskentzat, eta jakin badakite defentsan gogor lan egiten duen talde bat dela, gure jokalarien antzeko fisikoa duten neskekin osatua. Honetaz gain, gure taldeak hainbat baja garrantzitsu zituen partidu hau jokatu aurretik.

Hala ere, urretxuarrek euren legea ezarri nahi izan dute hasiera hasieratik. Erasoan zein defentsan erritmo ona mantentzen jakin izan dute kantxan beti intentsitatea mantenduz, hein handi batean, Ekain eta Inaziok errotazioetan asmatzeari esker. Atsedenaldira alde erosoarekin iritsi dira Goierriko neskak, batez ere hiruko marratik izan duten jaiotasunari eta Mirene Alustizaren saskiratzeei esker.

Nahiz eta esan bezala alde erosoa izan markagailuan, gure jokalariak ez dira lasaitu eta lan ona egiten jarraitu dute defentsan. Honi esker, korrika egiteko aukera izan dute, eta aukera hauei esker, aldea handitu ahal izan dute amaierako 75-18koa ezarri arte. Goraipatzekoa da taldeak izandako jarrera partidu osoan zehar, normalean atsedenalditik ateratakoan intentsitateak behera egin ohi baitu.

Gaur ordea, jokalari guztiek lan itzela egin dute, eta denek izan dute jokatzeko eta saskiratzeko aukera, beraz, inoiz baino gehiago, gaurkoa talde-lanaren emaitza borobila izan da.

Hau da jarraitu beharreko bidea neskak! AUPA GOIERRI!