Albisteak


ATZAMARREKIN UKITUZ

img

Bi garaipen jarraian lortu ondoren, Goierriko Sub23 taldeak Hernani jaso du larunbat arratsalde honetan Urretxuko Aldiri Polikiroldegian

Bi garaipen jarraian lortu ondoren, Goierriko Sub23 taldeak Hernani jaso du larunbat arratsalde honetan Urretxuko Aldiri Polikiroldegian. Urretxuarrak, esan bezala, gogotsu zetozen azken aldiko emaitza onek bultzaturik eta konfiantzaz beterik norgehiagokari aurre egiteko.

Beste aldetik, Hernani talde gogorra da, lehen mailatik jaitsi berria eta esperientzia handiko jokalariez osatua, Goierriri ez dizkiona gauzak erraz jarriko. Partiduko erritmoa motela izan da 40 minutuetan zehar. Markagailu baxuak, eraso luzeek eta defentsa gogorrek markatu dute partidua, atsedenaldian 25-19ko markagailua ezarriz. Erritmo hau bigarren zatian mantendu da, Hernanik jarritako defentsa zonalak eraginda hein handi batean, nahiz eta gure mutilak hau kontraerasotzen saiatu diren intentsidade txalogarri bat plazaratuz.

Tamalez, Hernanik azken segundoetan lorturiko saskiratze batek amaierako 41-42koa ezarri du markagailuan, garaipena kanpokoei emanez. Laburbilduz, euren defentsa zonalak eta gure saskiratze jarioaren etenak kondenatu gaitu gaurkoan. Ezin dugu orain etsi mutilak!

Gogor jarraitu behar dugu lanean gure helmugak lortzeko. Saskibaloia talde-kirola den geroztik, denok batuta eta batera jarraitu behar dugu, batak bestearengan konfiantza izanda, garena erakutsiz: talde bat!

Oharra: jokalariek eskerrak eman nahi dizkiete aste honetan zehar eurekin entrenatzera hurbildu diren guztiei. Hauek gabe, ezingo litzateke fundamentuz lan egin, beraz, eskerrik asko bihotzetik. AUPA GOIERRI!