Albisteak
PUNTU BATENGATIK
Ligako 5. Jardunaldian, Primera Nazionaleko taldeak etxean jaso zuen San Cernin taldea, Aldiri polikiroldegian.
Ligako 5. Jardunaldian, Primera Nazionaleko taldeak etxean jaso zuen San Cernin taldea, Aldiri polikiroldegian.
Goierri taldearentzat oso partidu garrantzitsua zen larunbatekoa. Aurreko asteko BKL-ren aurkako partiduan garaipena lortu eta gero, sailkapenean lehena zegoen San Cernin taldearen aurka irabazteko aukera baitzegoen, dinamika irabazlearekin jarraitzeko asmoz. Kanpoko taldearentzat partidu erreza izango zelakoan uste zen baina hasieratik bukaerara partidu lehiatua izan zen.
Hasieran, taldeak erasoan oso fin ez ziren ibili, saskiratze saiakera asko eginez eta markagailu baxua lortuz lehenengo laurdenaren amaieran: 14-13 etxeko taldearentzat. Bigarren laurdenean markagailua parekatuta jarraitzen zuen, eta Goierrik Iñigo Lasaren saskiratzen bitartez partidua orekatuta mantentzea lortu zuen. San Cerninek Goierriren saskiratze bakoitzari erantzuten zion 9 zenbakidun basearen jaurtiketa eta barneraldiei esker. Ondorioz, eta partiduaren lehia ikusita kanpotarrak atsedenaldira markagailuan bi gora joan ziren: 29-31.
Hirugarren laurdena ere nahiko parekatua izan zen. Goierrik tarteka abantaila laburrak lortzen zituen Iñakiren saskiratzeei esker, baina aurkariak errezeta berdinarekin erantzuten zion. Partiduaren garaipena nora eroriko zen ez zegoen ziur, eta hala iritsi ginen laugarren laurdenera: 48-49.
Laurden honetan tentsio ugari nabarmentzen zen bi taldeetan. Goierriko zaleek gogotsu animatzen ari ziren euren taldearen garaipena ikusteko asmoz, baina ez zen nahikoa izan markagailutik desitsasteko. Taldeak gehienez izan zuen aldea 4 puntukoa izan zen partidua amaitzeko 3 minutu gelditzen zirelarik. Abantaila labur hau lortzeko hiruko jaurtiketez baliatu ziren Goierritarrak, Aitor De Miguel eta Iñakirenak, hain zuzen. Baina alde hori ez zen ongi kudeatzen jakin eta azkeneko minutura arte markagailua oso parekatuta joan zen. Minutu erdia besterik gelditzen ez zela, Arbuluk garaipena eskuetan izan zuen tiro libreen jaurtiketak izanda, baina ez zuten asmatu, Anderrek lautik bi baino ez baitzituen asmatu Orduan, 15 segundoren faltan, aurkariak bi gehi bateko saskiratze batekin markagailuan berriro puntu batengatik aurreratzea lortu zuen: 68-69. Dena Goierriren eskuetan zegoen eta Aitor De Migueli egokitu zitzaion bi jaurtiketa libre botatzea. Biak sartu zituen eta Goierri 70-69 aurretik jarri zen markagailuan. Beste taldeak eskuetan zuen baloia eta baseak partiduko jokaldi asko bezala jaurtiketa egitea erabaki zuen, baina Iñakik txapela ipini zion, baloia fondorantz bidaliz. Sei segundo besterik ez ziren gelditzen eta Goierrik defentsan izan zuen hanka-sartze baten ondorioz, San Cernineko jokalari batek libre jaurtitzeko aukera izan zuen, asmatuz. Bikoa izan zen jaurtiketa eta 70-71 zegoen markagailua. Hiru segundo besterik ez ziren gelditzen eta Xabik hutsartea eskatu zuen azken tiro saiakera egiteko asmoz. Iñakik egin zuen saiakera baina ez zuen asmatu eta garaipena kanpoko taldekoen esku gelditu zen.
Bestalde, naiz eta Goierrik garaipena ez eraman, ikusi da geroz eta talde solidoagoa dela eta hobekuntza nabaria eman dela jokoko arlo askoetan. Porrot honekin Goierrik 4.postutik 9.postura arte jaitsi da, liga osoan dagoen lehi handia dela eta.
Hurrengo partidua Goierrik kanpoan jokatuko du, Tabirako Baque taldearen aurka, Durangoko Landako.Murueta Torre S/N polikiroldegian. Aukera izanez gero, etorri animatzera! AUPA GOIERRI!