Noticias


EDOZERK BALIO DU

img

Jardunaldi ez oso arrunta suertatu zaie jokatzea gure Sub23-eko mutilei aste honetan Donostian

Jardunaldi ez oso arrunta suertatu zaie jokatzea gure Sub23-eko mutilei aste honetan Donostian, ostiralean jokatu baitute Santo Tomas Lizeoaren aurka.

Donostiarrak ez dira ezezagunak urretxuarrentzat, jada urte mordoxka baitira batak bestearen aurka jokatzen daramatzatenak, eta ondorioz ezagunak dira euren doahiak guretzako. Jakin badakigu kantxa oso zaila dela, estua eta luzea, non Donostiarrak fisikoki oso indartsuak diren, batez ere ia posizio guztietan hainbat zentimetro baitituzte euren alde. Honetaz gain, Goierriko jokalariek hainbat baja izan zituzten ostiralean lesioen erruz.

Partida berdinduta hasi zen talde bientzako, saski bietan intentsitate txalogarria erakutsiz, falta gutxirekin eta jaiotasun handiarekin saskira begira. Hala ere, donostiarrek hiruko marratik izandako asmatzeek hamar puntuko alde eroso bat eman zien atsedenaldian.

Bigarren zatian etorri ziren, ordea, komeriak. Gure puntu jarioa moteltzen joan zen, guztiz eten arte (batez ere laugarren laurdenean), eurena mantentzen zen bitartean. Momentu honetan, Santo Tomas Lizeoko mutilek saskiratze ikusgarriak asmatzen hasi ziren, batez ere hiruko marratik, eta baliteke zorte apur batekin ere.

Honetaz gain, eta Anderren hitzak ekarriz, “ez zortea eta ezta epaileak ere ez ziren gure alde egon”. Zorte eta jariotasun falta honek, porrotara kondenatu gintuen, markagailuan 81-66-koa ezarriz amaieran.

Zorteak eta epaileek, talde bakoitzaren jokoaren moduan, saskibaloiaren zati garrantzitsu bat da, eta denak eragingo du amaierako emaitzetan. Hemendik ondorio garrantzitsu bat atera dezakegu baina: aitzakiek ez dituzte partidak irabazten.

Momentu zailenetan ere batera egon behar gara! Urte asko geratzen da oraindik! ANIMO ETA EZ ETSI!

Aupa Goierri!