Albisteak


DERBIA ETXEAN GERATU ZEN.

img

Igande goizean Andraitz talde Legazpiarraren bisita jaso genuen.

Igande goizean Andraitz talde Legazpiarraren bisita jaso genuen.  Bizilagunak direla eta, partidu gogotsuak izaten dira bi taldeentzako eta intentsitatez jolasten direnak. 

Hasieratik Urretxuko taldea partiduan sartuta kantxaratu zen eta markagailuan abantail handia atera, lehenengo laurdenean 21 - 2 emaitzarekin bukatuz. 

Bigarren laurdenean orekatuagoa izan zen jokoa eta puntu kopuru dexente sartzeko aukera izan zuten bi taldeak, atsedenaldira  44 - 18  etxekoen alde.   

Atsenaldiaren bueltan, berriro Urretxuarrak intentsitate handiz ibili ziren defentsa lanetan eta alai erasoan, laurden honen bukaeran 62 - 22 izanik. 

Azkeneko laurdenean emaitza erabakita, etxekoak serio jarraitu zuten eta emaitzaren aldea handitzea lortu zuten,  derbia etxean geratuz,  80 - 32.  

Goraipatzekoa gure jokalarien jarrera partidu guztian zehar, bai defentsako lanetan eta erasoko jokoan. Aurreko astean 72 puntu sartu zituzten eta oraingoan 80 puntu. Lortutako puntuak jokalari askoren artean ondo banatuta gainera. 

Bi partidu falta dira lehenengo fasea bukatzeko eta Goierri taldea dagoeneko sailkatua dago, otsailean hasiko den A1 multzoan jolasteko, hau da Gipuzkoako Txapelketaren fase finalean parte hartzeko.  ZORIONAK  !!!!