Albisteak


INTENTSITATEA

img

Kadete neskak gaur hasten ziren ligako bigarren fasea

Kadete neskak
gaur hasten ziren ligako bigarren fasea, errendimenduko ligara igotzeko taldean
kokatuta, aurreko fasean lehen postuan geratu ondoren.

Gaur
Donostiara joan gara BeraBera Gros-en aurka jokatzera, eta beraien lehen faseko
emaitzak ikusi ondoren, esan dezakegu talde honetako talde indartsuenetako bat
dela. Eta horrela izan da, partidua tentsioz betea zegoen, intentsidade
askorekin. Bi taldeek lehenengo segundotik jarri dituzte bakoitzaren arma
guztiak martxan eta honek partidu berdintsu batera eraman gaitu.

Lehenengo
zatian 13-13 egin dugu, eta atsedenaldira 26-31 batekin iritsi gara, gure
neskak aurretik.

Hirugarren
zati hasieran, BerBera-koek presioa gogortu dutenez, gure neskek baloi gehiago
galdu eta zailtasun handiak izan dituzte saskiratzeko, eta laugarren zatia
46-42 batekin hasi da, BeraBerakoen alde. Azken zati honetan, gure neskak ia
indarrik gabe partidu osoan egindako defentsa onen ondorioz, gure taldeko jende
altuaren eliminazioa sufritu dugu bost falta egin ondoren. Halere, kantxan
geratu direnak, gogor jarraitu dute borrokatzen partidua 53ra berdindu arte 3
minutu faltan. Baina BeraBerak ondo jakin du partidua eramaten eta azkenean
donostiarrek irabazi dute 66-57.

Partidua
galdu arren, kantxan erakutsitako gogoak eta intentsitateak sentsazio onekin
utzi gaitu, eta horrela jarraitzen badugu iritsiko dira garaipenak!

Bi taldeei
zorionak!, kantxan erakutsitako intentsitatea eta erakutsitako saskibaloi mailagatik.
Zorionak eta Aupa Goierri!!!