Albisteak


..

img

Larunbat honetan Goierrik Iraurgi gainditu zuen, bere helburua lortzeko gehienezko esfortzu bat egin behar izan zuelarik topaketan

Larunbat honetan
Goierrik Iraurgi gainditu zuen, bere helburua lortzeko gehienezko esfortzu bat
egin behar izan zuelarik topaketan, kantxan ondo ezarritako aurkari baten
aurrean eta atakean aukera asko azaldu zituelarik.

Etxeko taldearentzat
oso garrantzitsua zen partidua, azpeitiar taldea klasifikapenean postu bat
beherago zegoelarik garaipen bat gutxiagorekin.

Markagailua beti
etxekoaren alde zegoen partidua izan zen, barneko jokalarien partidu hasera ona
aprobetxatuz.

Atakean asmatu eta
defentsan eginiko lan ona bigarren laurdenean, Iraurgiri astuna izaten hasi
zitzaion markagailuan atzera ez gelditzeko sufritzen ari zen arriskutsu
bihurtzen zelarik bere interesentzat, atsedenaldira 10 puntuko
desabantailarekin iritsi zirelarik.

Bigarren zatiak bide
berea zeraman, abantaila malgua mantenduz etxeko taldearentzat. Iraurgik
bakarkako defentsak eta zonakoak banantzen zituen, etxekoen atakea nahasi
nahian. Baina, kanpoko asmatzea eta barneko jokalarik denboraldi guztian agertu
duten erabatekoa eta lanari esker, ezinezkoa egin zuen azpeitiarren goratzea.

Atakean sorturiko
asmatzeko batzuk etxeko taldeak hamabost puntuko abantaila izatera eraman zuen
eta Urretxuko taldeak norgehiagokaren amaierarteko aldea mantentzen jakin zuen,
partidu bakoitzean dituzten kalitatea eta jokatzeko gogoa
berriro ere adieraziz.

Hala nola, Goierrik
laugarren garaipena jarraian gehitu zuen, taulan zazpigarren lekuan kokatzen
duelarik 9 garaipen eta 5 porroten balantzearekin, baina garaipen bakar baten
faltan bigarren sailkatuarekiko.

Inauteriak direla eta
aste honetan ez da ligako lanaldirik izango, eta Goierriren hurrengo partidua
hilaren 18an izango da Bilboko Loiola-Indautxuren aurka. Bitartean, lanean
jarraitzea tokatzen da!